2018/06/21
2018/06/20
2018/06/19
Joste tailerreko erakusketa
Gaur izan da gure tailerretako azken eguna. Joste tailerrean egindako poltsa, kojin, kartera eta panpinak hemen dituzue.
Oso gustora ibili gara, hasi besterik ez gara egin!
ESKOLAKO LAGUNAK
GAUR HH5 URTEKOAK LEHENENGO MAILARA ETORRI DIRA NOLAKOA DEN IKUSTERA. JOLASTU, MARGOTU ETA IRAKURRI EGIN DUGU. OSO GUSTURA EGON GARA. DATORREN URTEAN ELKARREKIN EGONGO GARA.
Gure aurkezpenak
Azkeneko egun hauetan aurkezpen batzuk egin ditugu, bakoitzak zerbaiteri buruz hitz egitea erabaki zuen eta aurkezpen bat prestatu zuen. Gero beste kideeei kontatu behar zien.
Lh 1, 2koek euskal kirolei buruz hitz egin dute, 3, 4koek lanbideei buruz eta azkenik 5, 6koek denetarik.
Hauek dira denak:
LH 1,2:
-Zaku lasterketa.
- Txingak.
- Harri jasotzailea.
- Trontza.
- Aizkolaria.
- Sokatira.
- Giza proba.
LH 3,4:
- Harakina.
- Dentista.
- Dantzari-Kantaria.
- Medikuak.
- Ertzaina.
- Ile apaintzailea.
- Futbolaria.
- Maisua.
- Ingeniaria.
LH 5,6:
- Animali Mitologikoak.
- Errusia.
- Basurdeak.
- Txina.
- Australia.
- Japon.
- Hungaria.
- Dinosaurioak.
- Marco Polo.
- Pilotaren bilakaera.
- Galileo Galilei.
Lh 1, 2koek euskal kirolei buruz hitz egin dute, 3, 4koek lanbideei buruz eta azkenik 5, 6koek denetarik.
Hauek dira denak:
LH 1,2:
-Zaku lasterketa.
- Txingak.
- Trontza.
- Aizkolaria.
- Sokatira.
- Giza proba.
LH 3,4:
- Harakina.
- Dentista.
- Medikuak.
- Ertzaina.
- Ile apaintzailea.
- Futbolaria.
- Maisua.
- Ingeniaria.
LH 5,6:
- Animali Mitologikoak.
- Errusia.
- Basurdeak.
- Txina.
- Australia.
- Japon.
- Hungaria.
- Dinosaurioak.
- Marco Polo.
- Pilotaren bilakaera.
- Galileo Galilei.
2018/06/15
2018/06/14
ALBONDIGAK
Atzo albondigak egin genituen. Lehenengo azenarioak, tipula eta baratxuria zati txikitan moztu genituen. Gero, zartainean potxatu egin genituen. Bitartean, haragia bol batean jarri genuen eta baratxuria bota genuen zati oso txikietan. Esnea, ogi mamia eta arrautza haragiarekin nahastu genituen. Ondoren, hirinatik pasa genuen frigitzeko. Saltxa trituratu egin genuen. Gero kazerol batean jarri genuen saltxa eta albondiga frijituak hor bota genituen.
2018/06/13
2018/06/12
UDABERRIKO ROLITOAK
Kaixo, gaur gure bigarren saioa da eta gaur udaberriko rolitoak egin ditugu, hau da errezeta.
Udaberriko rolitoak egiteko lehendabizi barazkiak moztu behar dituzu tira finetan adibidez barazki hauek:
- Piper berdea eta gorria
- Kalabazina
- Azenarioa
- Porrua
- Gazta (hau ez da barazkia baina jarri genion)
Barazkiak tira finetan moztutakoan zartaginera bota genituen. Gero orearen barruan 3 tira finak sartu ditugu eta gero bi kutxarakada barazki bota ditugu gazta gainera. Ondoren gelatina itzulbiratu ditugu. Geroago 2 arrautz nahastu ditugu eta rolitoak 2 arrautzekin pixka bat doratu egin ditugu eta gero labera sartu ditugu. Ateratakoan etxera eraman ditugu. Oso goxoak zeuden !!!!!!!!!!!.
ERROSKILAK,NAPOLITANAK ETA KROASANAK
Gure azkeneko tailerreko egunean erroskilak , napolitanak eta kroasanak egin genituen , orain esplikatuko dizuegu nola egin. Erroskilak: lehenego masa bat egin behar duzu eta elikagai hauek behar dituzu: lau arrautz, anisa, 500 gr hirina, 50 gr azukrea,15 gr legami(sobre osoa) eta limoi railatua. Dena oso ondo nahastu behar duzu eta gero olio pixka bat jarri papel alfila jarri eta neberara sartu genuen ordu laurden bat. Gero atera genuen eta forma eman genien, gero zartari batean olioa jarri genuen eta bukatzeko azukrea bota genuen. Ondoren ojaldrean triangelu forma egin genuen eta kroasan forma eman genion. Gero labera sartu genituen. Kroasanak labean zeuden bitartean beste ojaldrean laukitxoak egin eta marmelada edo txokolatearekin bete genituen eta orduan kroasanak atera eta napolitanak sartu genituen labera. Bukaeran napolitanak atera eta kruasanak , napolitanak eta erroskilak etxera eraman genituen.
2018/06/11
2018/06/07
Mendira gauean
Atzo gauean mendira joan ginen Soyuza eta Nazioarteko Estazio Espaziala ikustera. Lartera joan ginen eta piknika prestatu genuen. Teleskopioa montatu genuen, prismatikoak hartu, aplikazioak martxan jarri eta zeruari begira-begira egon ginen.
Soyuza ikusi genuen, baina Nazioarteko Estazio Espaziala ez.
Bat-batean urdingune batean Jupiter azaldu zen.
Belar artean argi bat ikusi genuen eta ipurtargi bat zela konturatu ginen. Jupiterrek eta ipurtargiak dizdira berdina egiten zuten.
Tripa pixka bat bete genuen eta etxera poz-pozik joan ginen.
Soyuza ikusi genuen, baina Nazioarteko Estazio Espaziala ez.
Bat-batean urdingune batean Jupiter azaldu zen.
Belar artean argi bat ikusi genuen eta ipurtargi bat zela konturatu ginen. Jupiterrek eta ipurtargiak dizdira berdina egiten zuten.
Tripa pixka bat bete genuen eta etxera poz-pozik joan ginen.
2018/06/04
OILASKO PAELLA
Lehenengo oilaskoa doratzen jarri dugu sartagin batean. Gero piper berdeak eta gorriak, tipula, baratzuria eta azenarioak garbitu eta zuritu ditugu. Dena pikatu egin dugu,gero dena zartagin batean utzi dugu potxatzen eta kolorantea bota dugu berdurarekin. Arroza gehitu dugu eta 3 baso ur bota dugu. Hamabost minutu utzi dugu sutan, arrozak ura xurgatzeko. Azkenik erreposatzen utzi dugu 10minututan.
2018/06/01
Emanaldiko argazkiak
Hona hemen pasa den asteko emanaldiko argazki batzuk. Eskerrak eman montaian eta jasoketa lanetan lagundu zeniguten guztioi. Guztion artean gauzak errazago egiten direlako...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)