2019/05/27

Kandiri elkarrizketa


Gure lurzorua zikintzen ari garelako zaintzen hasi behar dugula pentsatu dugu. Nola zikindu da gure lurzorua? Gaizki erabiltzen ditugun bildukiak (plastikoa batez ere) pilatzen ari zaizkigulako. Hainbeste erabiltzen dugu eta askotan lurrera botatzen dugunez orain erreka eta ibaietatik barrena itsasoratu egin dira. Itsasoan plastiko eta zikinkeria pilatua dago eta bertako bizitzan ere kalte handia egiten ari da.

Hori dela eta, plastikoaren inguruan Kandiri elkarrizketa bat egitea pentsatu genuen. Duela 40 edo 50 urte dendan plastikoaren erabilpena nolakoa zen jakin nahi genuen.

Plastikoa ez zela esistitzen esan zigun eta horren ordez enkargutako poltsa erabiltzen zela esan zigun.

Ardoa edo esnea erosteko kristalezko botilak erabiltzen zirela esan zigun. Etxetik botila hutsak eraman eta beteta zeudenak etxera. Hauei kaskoak deitzen zitzaizkien.

Zilarrezko paperik ere ez zen esistitzen eta horren ordez papera edo kartoia erabiltzen zen.

Janari asko baserrietan sortzen zen. Haragia txerria edo ardia etxean hil eta horrela harategietara ez zen joan beharrik.

Olioa grasa beroarekin urtuta sortzen zuten.

Fruta eta barazkiak eramateko kajak erabiltzen ziren.
Jaboia ere etxean egiten zuten. Eta horrela gauza pila bat kontatu zizkigun.

Gaur egun zumoak, esnea, haragia eta beste edozein gauzen bildukiak plastikoak dira eta gero ia dena bota egiten dugu. Oso gutxi birziklatzen da eta biziklatzen ez den guztiak lurrean, errekan eta itsasoan bukatzen du.

Guk zerbait egiten hasi behar dugu eta honako pauso hauek betetzen hasiko gara:

  • Erosketetara poltsa eramango dugu.
  • Zilarrezko papera berrerabiltzen saiatuko gara ahal bada.
  • Tuperrak edo berrerabilgarriak ahalik eta gehien erabiltzen saiatuko gara.
  • Birziklatuko dugu, edukiontzi horira botaz.
 
Eskerrik asko Kandi zure laguntzagatik




2019/05/24

Koldobikari bisita

Asteazkenean Koldobika Jauregiren museora joan ginen. Bi taldetan banatu ginen.Talde batek papera egin zuen eta besteak egurrezko eskultura. Hamaiketakoa jan eta gero eskulturakoak papera egitera eta paperekoak eskultura egitera pasa ziren.
Hori guztia bukatu eta gero bere eskulturatan ibili ginen.
Mila esker Koldobika!





 

2019/05/23

AGURTZANEREN BISITA


Astelehenean, Maitzaren 19an Agurtzane bidaiaria etorri zen eskolara. Bera toki askotan bidaiatzen ibili da. Indonesian nola bizi diren azaldu zigun eta baita ere Tanzanian eta Bostwanan.
Behin kotxen zihoazela 11-13 lehoi ikusi zituzten bufalo bat jaten. Lehoiak jaten ez zutena arranoak jaten zuten.





2019/05/21

Udaletxera irteera

Arratsaldeon guztioi;

Hilabete honetan LH 5-6 ko ikasleak udaletxera irteera bat burutu dugu. Bertan, Erlantz zinegotziarekin hitzordua egin da geneukan . Udaletxera iritsi eta udaletxeko gela nagusian sartu gintuzten. Gelan geundela, garai bateko Berrobi herria nolakoa zen eta herriko lurzorua nola zegoen Erlantzek azaldu zigularik.
Hona hemen , egun horretako hainbat argazkiak  ;






2019/05/20

agenda 21eko gaia lurzorua



Aurten ,Agenda 21 eko gaia LURZORUA denez , gure herriko nekazari baten ikuspegia ezagutzeko ,Mapiri bisita bat egin diogu.
negutegia oso handia da

Barazkiak eta lore asko daude

ureztatzeko sistema modernoak dauzka

Mapirekin oso ondo pasa genuen

2019/05/17

Zetazko beldarrak

Haur eskolako txikienak ere, zientifikoak izateko lehen urratsak ematen hasi dira. Egunero, morerako hostoak jateko ematen dizkiete eta eguzkitara ateratzen dituzte. Zetazko beldarrak handitu dira eta  beraien etxeak egiten hasi dira.
Laster tximeletetan bihurtuko dira.




2019/05/16

ARTE TAILERRAK


Hiruhileko honetan artearen inguruan ibiliko gara eta tailerrak egiten ditugu astean bitan. Marrazketa, margoketa eta modelaketa egiten ditugu.



 










2019/05/15

OLERKIAK IDAZTEKO INSPIRAZIO BILA




Arratsaldeon guztioi;

Eskolan arte inguruko tailer batzuk egiten hasi gara eta horietako bat eskultura tailerra dugularik. Tailer honetan , hainbat eskultore ezberdinen informazioa eta lanak erakutsi eta ondoren , Oteiza eskultorearen inguruko lanketa batzuk egiten hasi gara.
Hona hemen ikasleak burututako eskultura batzu ;














2019/05/10

Herriko liburutegira bisita

   Gaur ostirala, erreka ondotik paseotxoa egin eta gure herriko liburutegian izan gara. Begoñak gonbidatu gintuen eskola orduetan nahi dugunean joatera eta gustura onartu dugu proposamena.
Hemendik aurrera ere joango gara, astean behingo hitzordua Begoñarekin eginda.

   Bertan, sekulako altxorra dugula konturatu gara, ametsetan hegan egiteko ipuin zoragarri-gozagarri piiiiiiiloa! Denok gustura egoteko tokia errespetatu, isiltasun gehixeago mantendu eta liburuak txukun erabili eta jasotzen saiatuko gara hurrengoetan.

   Mila, Agurne eta Aloñak irakurri dizkigute bertan ipuin batzuk eta guk ere kontatu dizkiogu elkarri. Eskolan irakurtzeko batzuk ere hartu ditugu.

   Eskerrik asko benetan, Begoña!