2020/05/27

AITORREN MARRAZKIA


Agurneren lapitz ontzia


Berrobin egin zen Eskola Txikietako festan, Jose Luisek egindako egurrezko ontzi hau benetan maite dut eta nire etxean begi bistan daukat erabat. Hori marraztea erabaki dut, nire altxor kuttunetako bat delako eta esanahi handikoa.


2020/05/25

UNAXEN MARRAZKIAK!!!


Asteko proposamena

Kaixo denoi. Oso kontentu gaude blogak daukan martxarekin. Eskerrikasko irudiak, audioak, bideoak jartzen dituzuenoi, iruzkinak egiten dituzuenoi eta bloga bisitatzen dezuen guztioi.
Aste honetan zuen MARRAZKIAK ikusi nahi ditugu. Konfinamenduan egin dezuen marrazki bat, zuen etxeko leihotik ikusten dezuena, kalean ikusten dezuena, ... sortzen zaizuena, librea!
Beti bezela zuen tutoreari bidali eta berak jarriko du blogean.
Animatu!!!

2020/05/18

TUISTERRA



 

 

Milaren esaera


Asteko proposamena

Aste honetako proposamena ESAERA ZAHARRAK esatea izango da. Egoera jakin bat antzeztu eta esaera zaharra kontestu horretan bota; edo esaera zaharra besterik gabe... Nahi dezuen bezala, baina esaera zahar desberdinak bildu nahi ditugu oraingo honetan. Audioa ere izan daiteke.
Beti bezela grabatu ondoren zuen tutoreari bidali eta berak jarriko du blogean.
Animo denoi!!!

2020/05/17

Marijoren eskulanak


Leireren kajak

Kaixo, gure etxean ere berriztatze tailerrak egin ditugu. Marrubi edo fruta kaja hutsak pixka bat lijatu eta margotu egin ditugu. Pintura lehortu ondoren plantillekin eta beste kolore batekin letrak jarri dizkiogu.





2020/05/14

Mapiren tokadiskoa

Kaixo denoi:
Etxean egon garen egun hauetan eta nahiko denbora izan dugunez, nik gauza batzuk egin ditut.Tailerretan asko ikasi dugu eta praktikan jarri dut. Gaur egindako gauza bat erakutsiko dizuet: tokadiskoa jartzeko altzaria.
Paletak ekarri ondoren, zerra elektriko batekin moztu nituen, behar nuen neurrian. Gero lijatzen hasi nintzen eta zuek esaten duzuen bezala, lijatzea okerrena da. Izugarrizko hautsa!!!!!
Paletan oholak josi nituen mailu eta iltzeekin. Hau egiteko laguntza eskatu nuen, bakarrik ezin!!!!
Gero barniza hartu eta margotu nuen.2 egunetan bajeran utzi nuen barniza usaina kentzeko.
Azkenik etxera igo eta diskoak eta tokadiskoa jarri nuen.
Oso polita gelditu da eta ni oso oso pozik nago nik egindako lanekin!!!!
Ea zuei zer iruditzen zaizuen!!!
Muxu eta besarkada handi bat Leitzatik!!!!!





Enekoren artelanak





Ibairen artelanak


2020/05/12

Danelen eskulanak


Unaxen eskulana!!


Noa eta Mararen eskulana


Aretxen eskulana

Kaixo denoi! 
  
   Egun hauetako eskulanen artean gehien gustatu zaiguna eta desberdinena, partxis handia izan da.
  Oihanak guraso guztioi partxis baten irudia bidali zigun. (Eskerrik asko Oihana!)
  Etxeko inpresoran koloreetako tintarik ez genuenez, guk geuk handi bat egitea pentsatu genuen.
   Hauek erabili genituen: paper txuria, 2 kartoi handi, arkatza, errotulagailu beltza, koloreetako margoak (horia, urdina, berdea eta gorria adibidez), metroa, erregela luze bat, zeloa eta konpasa (edo plater eta tapa borobil bat).
   Hasteko, kartoian marraztu genuen partxisa eta gero gainean jarri genuen paper txurian.
   Bukaeran, babesteko,  itsasten den forroa erabili genuen berehala ez puskatzeko.
   Fitxarik ez genuenez (dadoa bai), kotxe txikiak erabiltzen ditugu fitxa bezala.
  Hiruron artean egin genuen, denbora pixkat pasa genuen elkarlanean eta gero, jolasteko askotan erabili izan dugu.
Hona hemen argazki batzuk:


2020/05/11

hello everyone


kaixo denoi!
Igande euritsua eta etxezuloan sartuta...
Pentsatu det eskulan bat egitea ! Baina zer egin? 
Zergatik ez det nire alaba txikia zeneko argazkiaren markoa aldatzen?
Baina nola, zer material det etxean?
Plastikozko botila bat hartu eta aber zer ateratzen den...!


Asteko proposamena

Aste honetako proposamena egun hauetan etxean egin dituzuen ESKULANAK erakustea izango da. Argazki bat atera diezaiokezue eskulan horri edo bideo bat grabatu eta azalpen batzuk eman nola egin dezuen azalduz.
Beti bezela grabatu ondoren zuen tutoreari bidali eta berak jarriko du blogean.
Animo denoi!!!

2020/05/04

Noaren asmakizuna


Marijoren asmakizuna


Jurgiren asmakizuna


Asteko proposamena

Kaixo denoi. Bloga martxan daukagu!!! Eskerrak eman behar dizkizuegu orain arte blogean zuen bideo, argazki edo idatziekin parte hartu duzuenoi. Eta oraindik ausartu ez zaretenoi animatu egin nahi zaituztegu.
Aste honetako proposamena ASMAKIZUNAK grabatzea izango da. Grabazioa bideoz edo audio bidez ere izan daiteke. Beti bezela grabatu ondoren zuen tutoreari bidali eta berak jarriko du blogean. Asmakizunen erantzunetarako IRUZKINAK erabiliko ditugu.
Animo denoi!!!