2022/03/31

Botadun katua

 


Gaur goizean Donostiako Kursaalera joan gara. Orkestra barrokoa ikusi eta entzun dugu. Musika istrumentu asko ezagutu ditugu: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, txirula, panderoa... 
Botadun katuaren istoria kontatu digute paperezko txotxongiloen bidez.
Ateratakoan hamaiketakoa jan degu, paseo bat emanez. Donostiako hondartza beti dago polita edozein eguraldiarekin.














2022/03/28

IDAHOTIK BERROBIRA

 Ostegunean bisita oso berezia izan genuen 2. zikloan. Boisetik iritsitako famili bat etorri zen eskolara. Boisen euskal jatorriko familia asko daude euskal artzainek fama ona zutelako eta askok lan bila emigratu zuten Estatu Batuetara eta jada ez ziren Euskal Herrira itzuli. Boisen dago ikastola bat, lauburu erraldoi bat plaza batean eta euskal etxea. Euskal dantzetan aritzen dira batzuk eta euskaraz egiten diete seme alabei gure kultura ez galtzeko. Marcken aitona joan zen artzain eta Idahon gelditu ziren geroztik . Marcken emaztea, Becky, Montanakoa da eta kontatu zingu horko hartzak oso arriskutsuak zirela, batzuetan jendea bizi den lekuetara hurbiltzen direlako. Gauza pila bat kontatu zizkiguten eta guk ere gauza asko galdetu genizkien; rodeoetara joaten dira eta jende pila bat elkartzen da, hemen futbol partiduetan bezala; hanburguesak ez dituzte hainbestetan jaten, baina takoak asko gustatzen zaizkie. Joseba, semea goiz osoa pasa genuen gurekin eta primera pasa genuen berarekin. Eskerrik asko Mark, Becky, Joseba eta Nora gure eskolara etortzeagatik!!! Eta eskerrik asko Izarne aukera hau emateagatik!! 





2022/03/22

Ukrainako bilketa bukatu dugu

Ukrainako kaxak betetzen bukatu dugu eta oso arro gaude kaxa asko bete digutulako.

Plazan minutu bateko isiltasuna egin genuen gerraren aurka. Minutu bateko isiltasuna ondo atera zen eta herriko jende asko etorri zen. 
Eskerrikasko zuen laguntzagatik.

2022/03/15

Ukrainako bilketa

Kaixo, guraso guztiei:

Ukrainan gertatzen ari denarengatik, eskolan bilketa bat egiten ari gara. Hainbat kaxa bete ditugu: arropa, janaria, botika...
LH5-6 kaxatan aritu dira gauzak sartzen. 


Gurasoei eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektu honetan gurekin parte hartzeagatik.
Eskerrikasko.

2022/03/14

Austriako Sacher tarta

 OSAGAIAK


100 gramo irina 

100 gramo mantekila 

100 gramo almendra gordina 

6 arrautza 

100 gramo azukre glass 

70 gramo kakao-hautsa 

10 gramo legami 

300 gramo albarikoke mermelada 

100 ml montatzeko nata 

140 gramo txokolatea postreak urtzeko 

20 mantekila gramo 

3 koilarakada ur 


TRESNAK


22 cm-ko diametroko moldea 

Barra nahastaile elektrikoa edo sukaldeko robot on bat arrautza zuringoak harrotzeko. (batidora) 

Parrilan eta labeko erretilua pastela glasatzeko.

Pastaren izena idazteko pastel-poltsa (aukerakoa)


1.- Lehenengo gauza almendrak zartagin batean su motelean txigortzea izango da. 

2.- Behin almendra txigortuta, aplastatu hauts bihurtu arte. 

3.- Ontzi batean hagaxka batzuekin nahasten hasiko gara. Krematu gurina eta azukrea. Gurina giro-tenperaturan egon behar da.

4.- Zuringoak gorringoetatik bereizten ditugu eta robot baten laguntzaz muntatzen ditugu, azukrea glasa gehitzen dugu euri moduan. Hagatxo batzuekin eskura ez baduzu, elurretan jartzea astunagoa izango den arren.

5.- Gehitu arrautza gorringoak eta almendrak ontzira, jarraitu nahasten.

6.- Kakao hautsarekin jarraitzen dugu.

7.- Gehitu esnegaina ontzira eta nahastu mugimendu inguratzailez.

8.- Orain bahetutako irina gehitzeko garaia da. Iragazki baten laguntzaz, bahetu irina. Urrats honetan gozogintza hautsa ere gehitzen dugu.

9.- Ontzi bat gurinarekin eta irinarekin koipeztatu eta orea bota. Utzi 10 minutu inguru eta labean 180ºtan 35 minutuz. Prest dagoela egiaztatzeko, zulatu hortz batekin eta lehor atera behar da.

10.- Opila hozten utzi eta gainea jarri.

11.- Jarri esnegaina, txokolatea eta gurina kazola batean. Utzi guztiz urtzen. Gehitu koilarakada ur eta jarraitu nahasten.

12.- Tarta erditik ireki eta albarikoke marmeladaz betetzen dugu, marmelada geruza fin edo lodi bat jartzen dugu, bakoitzaren gustuaren arabera. Itxi eta txokolate estaldurarekin estaliko dugu.








Frantziako Krep-ak

 OSAGAIAK


125 gramo irin

2 arrautza

250 ml esne

50 gramo gurin

5 gramo azukre

gatz pixka bat

koilarakada 1 gurina zartagina zabaltzeko

lebadura


TRESNAK


-Krepak egiteko makina edo zartagin laua

-Burruntzalea

-Espatula


URRATSAK


Urtu gurina mikrouhinean 30-40 segundoz.

Ondoren, jarri osagai likidoak irabiagailuan edalontzi batean: esnea, gurina urtua eta arrautzak.

Gehitu irina, azukrea eta gatza.

Nahastu osagai guztiak krematsua izan arte eta pasa nahasketa iragazkitik izan ditzakeen pikorrik kentzeko.

Zabaldu itsasten ez den zartagin bat koilarakada gurinarekin eskuila edo eskuila baten laguntzaz. Berotu zartagina su ertainean.

Alde bat eginda dagoenean irauli eta beste aldean laburki egosi.

Nahi diztuzun gauzak bota gainetik.




2022/03/11

Basoan


 

Portugaleko Francesinha

 Francesisnha Portugaleko sandwich tipiko bat da, Oporton egiten da. Francesinha hau 4 pertsonentzat pentsatuta dago.


TRESNAK:

SANDWICHARENTZAT:

Labea

Laberako bandeja

Labana

Zartaria 

SALTSARENTZAT:

Labana

Zartaria

Egurrezko kutxara 

Kutxara

Batidora

Iragazki bat

Ontzi bat

saltsarentza osagaiak:     

1/2 tipula               

batxuri bat                      

4 kutxadara oliba olioarekin                  

laurel hosto bat                      

330 ml  garagardoa  (ura)                                                       

100 g de tomate frijitua             

300 ml haragi saltsa   (ura)                              

pikantea (ez da derrigorra)

ardoa (ez da derrigorra)

arto almidoi kutxara bat

sandwicharentzat osagaiak:

4 saltxitxa

8 gazta lontxa

6 ogi xerra 

2 xerra

2 txorizo

gatza            

piper hautsa. 


Pausuak:

SALTSA

1. pausua: 

Tipula eta baratxuria fin-fin txikitu. Laurel hostoa salteatu zartari batean, olio koilarakada pare batekin. Gehitu tomate frijitua, pikantea eta irabiatu.

 2. pausua: 

Gehitu garagardoa zartarian eta utzi likidoa murrizten 5 minutuz. Gehitu salda, ondo nahastu eta dena su bizian murriztu beste 7 minutuz. Nahasi irabiagailuarekin, pasa saltsa iragazkitik eta berotu. 

3. pausua:

Arto almidoia desegin aparteko ontzi batean ur koilarakada batekin. Nahastu arto-almidoia saltsan disolbatuta eta utzi irakiten pixka bat loditu arte. Gorde.



FRASNCESINHA MONTATU

1. pausua:

Tostatu ogia bi aldeetatik.


2. pausoa:

Moztu saltxitxak eta txorizoak erditik.Utzi zartari batean oliorik gabe. Koipe asko galdu badu, baztertu. Ondoren saltxitxak frijitu. 

3. pausoa:

Haragiari gatza eta piper hautsa bota. Haragia ogiaren forman moztu eta zartagian su motelean doratu.

4. pausua:

Aurrez berotu labea parrilla funtzioan (beroa soilik goitik) 200 gradutan.

5. pausua:

Jarri bi ogi xerra ontzi batean. Gainean banatu xerrak. Estali beste ogi xerra batekin. Txorizoak eta hestebeteak banatu eta beste xerra batekin estali.

6. pausua:

Jarri gazta xerrak ogitartekoetan goitik lau aldeetatik zintzilik utziz.

7. pausua:

Utzi francesinha labean, denbora gutxi, gazta urtu arte. Plater batean utzi francesinha eta gainetik saltsa beroa bota. 









GURE OHARRAk:

Francesinha oso ondo atera zaigu gure gelakide guztiei gustatu zaie.


2022/03/10

Suediako patatak

 

                     Patatak Hasselback

Osagaiak: 

-       7 patata ertain

-       150 gramo gurina

-       Oliba olioa

-       Gatz lodia

-       Piper beltza

-       100gr haragi pikatua

-       3 limoi

-       Baratxuri hautsa                                                           

 Tresnak:                               

-       Labana

-       Labea

-       Brotxeta makila

-       Bol bat

-       Esku nahastailea       

Errezeta:

  1. Patata azpitik pixka bat moztu.
  2. Patatan brotxeta zentimetro batera sartu atera arte.
  3. Patata laminatan moztu labana batekin, brotxetara iritsi arte.
  4. Gero patatak labean sartu 200otara, 20 minutu gutxi-gorabera.
  5. Bolean oliba olioa bota. Baratxuri  hautsa bota(kutxarakada bat). Piper beltza bota. Limoi zuku erdia bota. Gatz piskabat bota.
  6. Esku nahastailearekin dena nahastu.
  7. Halal haragia patatetako zulotxoetatik sartu.
  8. Gurina urtu eta bolean erantsi. Piska bat nastu.
  9. Nahsketa patatei bota.
  10. Patatak labean sartu 200otara 27 minutu.
  11. Jateko prest dago.

       








Gure oharra:Patatak oso gogorrak zeuden labean minutu gehiago egon behar zuten, eta limoi zapore asko zeukaten.   

2022/03/08

Emakumearen Eguna

Gaur Emakumearen Eguna dela aldarrikatzeko hiru emakumeei egin diegu elkarrizketa. Bi irrati bidez egin ditugu. Lehenengoa Arantxa, taxi gidaria eta bigarrena Maialen, arraunlaria. Eskola osoan entzun ditugu elkarrizketak, oso interesgarriak izan dira.
 
 

 
 
LH 1eta 2koek Mónicari egin diote elkarrizketa gelan. Mónica arbitroa da.

Mila esker hiruroi! Berdintasunaren alde!!!